Erasoen aurrean, erresistentzia transmaribibolloa!

Erabiltzailearen aurpegia Buruntzaldeko transmaribibolloak

LGTBIQ+ fobien Aurkako Nazioarteko Eguna da maiatzaren 17a.

Joan den urteko otsailaren hasieran ekin genion saretzeari eta, urtebeteko bidea osatu berri dugun honetan, kaleak hartu nahi ditugu berriro ere kolektiboko kideok, egun, jasaten ditugun askotariko erasoak salatzeko: indarkeria dira sistema zisheteropatriarkalak inposaturiko gorputz, desira, identitate, harreman eta bizitza normatiboak. Horregatik, justuki, gure gorputzetan dauzkagun orbain, zauri eta min horiek laztantzeko, zaintzeko eta horien egileak seinalatzeko eguna da maiatzaren 17a. Aski dela esateko: hemen gaude, eraso horiei aurre egiteko eta salatzeko prest!

Horiek horrela, dei egiten diegu Buruntzaldeko herritar guztiei, larunbatean, 12:00etan, “Erasoen aurrean erresistentzia transmaribibolloa” lelopean, Hernaniko Plaza Berrin egingo dugun elkarretaratzera etor daitezen. Batu borrokara!

Gora sexu eta genero askapen mugimendua!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!