Bi doako formakuntza-ibilbide berri eskaintzen dira 2026rako: sukaldaritza eta arotzeria

Erabiltzailearen aurpegia Beterri-Buruntza Mankomunitatea 2026ko urtarrilaren 15a

Hasi da dagoeneko sukaldaritzako ibilbidea, eta otsailaren 16an jarriko da martxan Tamaina Handiko Arotzeria eta Kudeaketa ibilbidea, Emaus Gizarte Fundazioa eta Arotzgi erakundeen eskutik. Prestakuntza honek zurgintzaren arloan kualifikazio teknikoa eskaintzea du helburu, sektorean dagoen langile kualifikatuen eskariari erantzuteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean egitasmoaren baitan, aste honetan abiatu da Sukaldeko Oinarrizko Eragiketak ibilbidea, Erroak-Sartu erakundearen eskutik. Ekimenaren helburua ostalaritza sektorearen beharrei erantzutea da, eskualdean langabezia-egoeran dauden pertsonen laneratzea sustatuz.

Ibilbideak formakuntza teoriko-praktikoa eskainiko du, eta horrez gain, parte-hartzaileek gaitasun digitalak, hizkuntza-gaitasunak eta zeharkako konpetentziak landuko dituzte, hala nola komunikazio eraginkorra, talde-lana eta moldagarritasuna. Guztira 15 pertsonek hartuko dute parte, eta amaitzean ziurtagiri profesionala eskuratzeko aukera izango dute.

Bestalde, otsailean Tamaina Handiko Arotzeria eta Kudeaketa ibilbidea jarriko da martxan, Emaus Gizarte Fundazioa eta Arotzgi erakundeen eskutik. Prestakuntza honek zurgintzaren arloan kualifikazio teknikoa eskaintzea du helburu, sektorean dagoen langile kualifikatuen eskariari erantzuteko.

Ibilbide horretako formakuntza teknikoa 305 ordukoa izango da, eta bertan, besteak beste, tamaina handiko zurezko hondakinen berreskurapena eta errebalorizazioa, arotzeriako zerbitzuetako oinarrizko prozedurak, eta zurezko hondakinen sailkapena eta lehengoratzea landuko dira. Horrez gain, parte-hartzaileek 50 orduko prestakuntza jasoko dute gaitasun soziolaboral eta digitalen inguruan, eta 90 orduko praktikak egiteko aukera ere izango dute sektoreko enpresetan.

Irudiko QR-a eskaneatuta edo ondorengo estekan eman daiteke izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfFQNQXrcLsbvc9n0pUxwmrA72gmdTEae29spFgHnGk3bnxgQ/viewform

Harremanetarako, idoia.vidaurrazaga@emaus.com helbidera idatzi daiteke, edo 690 175 982 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!