Industria-sektoreko sei enpresak eraldaketa digital esanguratsua egin dute Beterri-Buruntza Digitalaren bidez

Erabiltzailearen aurpegia Beterri-Buruntza Mankomunitatea 2025ko urr. 17a, 09:26

Gaur, urriaren 16a, Beterri-Buruntza Digitalaren ekitaldia ospatu da Urnietan, eta bertan protegonista izan dira egitasmoaren aurreko edizioan eraldaketa digitala burutu duten eskualdeko sei enpresa: Ferdoux, Bellmer, Iñaki Bereziartua, Talleres Michelena, Nicron eta Ferrocal.

Ekitaldian, enpresa bakoitzeko ordezkariek beren esperientziak eta prozesuaren nondik norakoak azaldu dituzte: zeintzuk izan diren beharra sortu zuten erronkak, zein onura ekarri dien digitalizazio prozesuak, eta zeintzuk diren aurrera begirako urratsak. besteak beste, datuen gobernantza, lanen automatizazioa eta produkzio kudeaketaren optimizazioa landu dituzte.

Honako hauek izan dira urratsa eman duten enpresak eta beraien ordezkariak:

  • Ferdoux – Eider Manso, administrazio arduraduna.
  • Bellmer – Ibon Muñoa, operazio eta IKT zuzendaria, eta Irati Ulacia, IKT kudeatzailea.
  • Iñaki Bereziartua – Pilar Mitxelena, zuzendaria.
  • Talleres Mitxelena – Alaitz Tolosa, garapen estrategiko eta jasangarritasun arduraduna.
  • Nicron – Jon Aznar, zuzendari orokorra.
  • Ferrocal – Javier Rejas, proiektu kudeatzailea.

Enpresa guztiek azpimarratu dute eraldaketa digitalak beraien prozesuak optimizatzen eta lehiakortasuna sendotzen lagundu diela, eta aholkulari adituen laguntza funtsezkoa izan dela bidean.

Ekitaldiaren amaieran, Beterri-Buruntza Digitalaren edizio berriari hasiera eman zaio, beraz, izen-emateak zabalik daude jada. Parte hartu nahi duten enpresek galdetegi labur bat bete besterik ez dute egin behar, eta Mankomunitateko Enpresa saila jarriko da ondoren harremanetan lanketa hasteko. Honakoa da izena emateko esteka: https://forms.gle/RgqVwAYYHdc4Z8fT7

Hurrengo asteetan partekatuko da Beterri-Buruntza Mankomunitatetik egitasmoaren edizio berriari buruzko informazio gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!