Ireki da Beterri-Buruntzako ekintzaileentzako Enpresa Kudeaketako Ikastaroaren izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Beterri-Buruntza Mankomunitatea 2025ko urr. 8a, 15:13

Azaroaren 5ean hasiko da Beterri-Buruntzako Mankomunitateak antolatutako Enpresa Kudeaketako Ikastaroa. Lehen saioa ekiteko aukerak aztertzean zentratuko da, tartean erreleboa bilatzen duten negozioen eskualdatzea. Saio bakoitzean landuko diren gaiak eta laburpena beheko kartelan irakur daitezke.

Saio guztiak aurrez-aurre egingo dira Mankomunitatearen egoitzan, astero, 9:30etatik 13:30etara.

Finantzatutako ikastaroa izanik, doakoa da ekintzaileentzat eta kudeaketa gaitasunak indartu nahi dituzten mikroenpresen jabeentzat.

Interesatuek izena eman dezakete kartelaren QR eskaneatuz edo esteka honen bidez: https://forms.gle/cuoFczGtbDNdjHxT8

Edozein zalantzatarako, idatzi ekintzailetza@beterriburuntza.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!