Lantaldearen ongizatea areagotzen lagunduta, enpresak onura nabarituko du hurrengo 4 arloetan:
- Efizientzia: langileek malgutasun handiagoz jokatzen dute eta erabaki azkarragoak hartzen dituzte.
- Produktibitatea: egindako akatsak murrizten dira eta emaitza hobeak lortzen dira.
- Berrikuntza: talde-lanean jarduteko gaitasuna hobetzen da, komunikazioa eta lankidetza sendotzen dira, eta proiektuak garatzeko azkartasuna handitzen da.
- Motibazioa: atxikimen-sentimendua areagotzen da, talentu ihesa ekidinez. Gainera, marka-irudia indartzen da, talentua erakarriz, eta konpromisoa handitzen da, absentismoa murriztuz.
Enpresaren batek bere talentua zaintzeko ekintza konkretuak ezagutu nahi baditu, zuzenean eman dezake izena egitasmoan edo informazio gehiago eskatu, enplegua@beterriburuntza.eus helbidera idatzita, edo zenbaki honetara deituta: 943 24 45 23.