Mikel Arberasen jauzia lan-mundura, HAZILAN+ programaren eskutik.

Erabiltzailearen aurpegia Beterri-Buruntza Mankomunitatea 2025ko uzt. 29a, 10:23

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...

Mikel Arberas andoaindarrak HAZILAN+ egitasmoko LORPEN ibilbidean parte hartu berri du. Bere ahalegin pertsonalaren eta jasotako mentoring pertsonalizatuaren bidez, gaur egun Berria egunkarian ari da lanean, sare sozialen kudeatzaile eta erredaktore lanetan.

HAZILAN+ egitasmoaren barruan dagoen LORPEN ibilbidea doakoa da, eta laneratzeko prest dauden tituludun langabeei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek ez dute taldeko ikastarorik edo praktikak egin beharrik, eta guztira 30 ordu arteko orientazio saio pertsonalizatuak jasotzen dituzte, bakoitzaren lan-helburuetara egokituta.

Zure profila lan bila dabilen tituludunena bada, aukera ezin hobea izan daiteke zuretzat: ordutegi malgua eta banakako jarraipena eskaintzen dira.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: https://daiteke.typeform.com/to/D7HFTqJY

HAZILAN+ egitasmoa Europako Gizarte Funtsaren finantziazioaren laguntzarekin gauzatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!