Beterri-Buruntza Mankomunitateak, Erroak Sartu Elkartearekin elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean estrategiaren baitan kokatzen den prestakuntza-ibilbide berri bat hasiko du irailean.
Ostalaritzan trebatzeko doako prestakuntza honek lan-merkatuan oso baloratuak diren gaitasunak eskuratzeko aukera ematen du: ziurtagiri profesionala, enpresetan praktikak eta laneratze-aukerak barne. Prestakuntza honek ostalaritzan laneratzeko bide sendoa eskaintzen du, sektorean eskarian dauden lanpostuetara bideratuta.
Ikastaroa teoriko-praktikoa eta guztiz doakoa da, eta eskualdeko langabetuei zuzenduta dago.
Izena emateko, interesdunek formulario hau bete beharko dute.
Erroak Sartuko Elkarteko hezitzaile eta ibilbideko arduradun den Aranzazuk, prestakuntzaren atal praktikoa nola garatzen den erakusten digu bideo honetan — ikastaroaren egunerokoa eta metodologia hobeto ezagutzeko aukera paregabea da!
Gainera, ez da hasiko den ibilbide bakarra: Sutargiren eskutik, "Sala zuria" formakuntzan ere izena eman ahal izango da helbide honetara idatzita: xlekuona@sutargi.org (Xabi Lekuona).