Egun hauek kaleak kolorez betetzen ditugun egunak izaten dira. Nafarroan ilbeltzaren laugarren igandea izaten da erreferentzia. Zubietan zanpantzarrek naturari dei egiten dieten garaia. Leitza, Sunbilla eta beste herri batzuetan hilabeteetako karrozen lan zein ilusioa kalera aterako den garaia.
Gipuzkoa alde honetan, berriz, gainean ditugu, otsailean, otsoen hilean. Gemini, zein da inauterien jatorria?
1. Jatorri Paganoa eta Natura
Inauterien muina ziklo itzulera batean dago. Antzina, gizarte neolitiko eta nekazarietan, neguaren amaiera eta udaberriaren etorrera ospatzen zen.
• Lurra esnatzea: Zarata handia ateraz (joareak, danborrak), helburua lurra esnatzea eta fruituak eman ditzan bultzatzea zen.
• Izpiritu txarrak uxatzea: Mozorro beldurgarriek eta zaratek neguko izpiritu gaiztoak alboratzeko balio zuten.
2. Kristautasunaren Eragina
«Inauteri» hitzak berak (haragi-ustel edo inaute) badu lotura kristautasunarekin. Eliza Katolikoak jai hauek bere egutegian integratu zituen, Garizumaren (baraua eta penitentzia) aurreko «askatasun» epe gisa.
• Hau da jateko, edateko eta arauak hausteko garaia, gero datorren garai zorrotzerako indarrak hartzeko.
3. Mundu Iraulia eta Kritika Soziala
Inauterietan hierarkiak apurtu egiten dira. «Mundu irauliaren» kontzeptua oso garrantzitsua da:
• Pobrea aberats janzten da, gizona emakume, eta animalia gizaki.
• Zentsura eza: Garai batean esan ezin zirenak oihukatzeko eta agintariei iseka egiteko tartea da (adibidez, Lanzko Miel Otxin edo Zuberoako Maskaradak).
Eta informazio bilketan ari garela, nire lagun kuttunak aditzera eman didan jakite bat kontatuko dizuet. Bai al dakizue zer esan nahi duen pertsona hitzak? (Gemini eta ChatGPT nahasiz egiaztatu dudan informazioa duzue hauxe).
Etimologia: Latinetik Greziara
«Pertsona» hitza latin-etik dator: Pertsona. Baina latinezko hitz horrek ez zuen hasieran «gizaki» esan nahi, «maskara» baizik.
• Antzerkia: Erromatar antzerkian, aktoreek maskarak erabiltzen zituzten. Maskara horri pertsona deitzen zitzaion.
• Soinua: Teoria zabalduenaren arabera, hitza per-sonare aditzetik dator (per: bidez; sonare: hots egin). Maskarek aho aldean irekidura handia zuten, aktorearen ahotsa ozenago ateratzeko («per-sonatzeko»), hau da, soinua oihartzun eginez zabaltzeko.
Antzinako munduan, aktore batek maskara janzten zuenean, «pertsona» bat bihurtzen zen (pertsonaia bat). Denborarekin, antzerkiko kontzeptu hori bizitza errealera pasa zen:
• Gizartean jokatzen dugun papera edo rola izendatzeko erabiltzen hasi zen.
• Zuzenbidean, «pertsona» eskubideak eta betebeharrak dituen subjektua bihurtu zen.
Eta zein da ba bizitzan jokatzen dugun rola, zein da bizitzan jartzen dugun maskara? Zein pertsona gara?
Askotan xelebrea egiten zait, egun, sareetan agertzen diren xelebritiak, influencerrak (sare-eragileek) edo geure lagunak/ezagunak nola karraskatu edo larrutzen ditugun. Zoriontsu agertzea faltsua omen da. 'Postureoa'. Edo hipokresia omen da aurpegi ona besterik erakusten ez duenaren rola. Honen kontrapasean, berriz, haterrak, miztunak. Gorrotoaren mezua zabaltzen duten sareetako aguazilak, bandoa errosario beltzean eraikitzearen kofradiakoak.
Zer du ba txarra zure gustukoa dena erakusteak? Zer dago ba gaizki zure egunerokoan bizitako unerik politena erakustean? Nor da ba herriko plazan jarri eta bere mamurik latzena agerian jartzen duen ausarta edo zuhurtziagabea? Hori intimitateari dagokiola iruditzen zait niri. Konfiantzan esaten diren 'tarita'k, kezkak, neuratxoak. Bihotzean egiten zaizkigun pitzadurak. Baina horiek nola jarriko ditugu bada sarean, denen eskura? Ez al da informazio askotxo testuinguru gutxitxoan kokatzeko?
Ni mezu alai eta tristeak nahaste zalea izan ohi naiz. Argiaren itzala ikusiz, itzalaren argia ikustearekin batera.
Beti pentsatu izan dut, goizean, gizaki orok hasten duela eguna ahalik eta maskara atseginenaz eguna bizitzeko esperantzan.
Eta nolakoa da nire pertsona? Nire maskara? Nork daki. Zerikusi haundia izaten du parean nor dudan. Aurrean halakoa, maskara horrelakoa. Nire nireak ditudan trazak ere izango ditut probabilitate osoan, parekoen eraginik sumatzen ez dutenak. Berezkoak.
Asteburua dator, eta nire pertsona aukeratu behar dut. Egunero ahal dudana izaten naizela esango nuke. Ahalik eta kritikoena. Ondoan ditudanen bizitza errazagoa egiteko desafio horrekin. Ametsetan hegan aritzen dena. Ez da nire pertsona denen gustukoa izaten. Baina nire buruaren gustuko izateak lo lasaia ekartzen dit eta senarekin zintzoa izaten tinko saiatzen naiz.
Ea asteburukoa behintzat, dibertigarria den, ardura gutxikoa, erreza.
Veneziar maskara urdina jarriko dut. Nola geratuko ote zait? Sora erabiliko dut, ea zer ateratzen den. Ikusi! Ikusi! Hasieran jarri dudan irudia. Nire aurpegiaren argazkia eta nahi nukeen maskararena eman dizkiot eta nola geratuko litzaidakeen ikus dezaket.
Eguneroko pertsona izateari utziko diogu, eguneroko maskara kendu eta mozorrotuta, goazen festara!