Pasa den ostegunean Bilbon 34 urteko emakume bat hil zuen bere bikotekide ohiak, labanaz erasotuta, bere bi seme-alaben aurrean. Erailketa salatzeko hainbat mobilizazioa egin dira Euskal Herriko hiriburuetan. Gaur, Hernanin egin dute elkarretaratzea Hernaniko Koordinadora Feministak deituta. Bertaratu diren 200 pertsona inguuruk "matxismoak hiltzen gaitu" eta "gora autodefentsa feminista" egin dute aldarri.
Bihar, berriz, Astigarragan izango da elkarretaratzea, Emakumeon Etxeak deituta. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Joseba Barandiaran plazan.