Kopa hasiko du gaur Hernanik, La Vilan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Etxetik kanpo jokatuko du estreinakoa, eguerdiko 12:00etan hasita, maila goreneko talde baten aurrean.

 

Gaur hasiko du bere ibilbidea Hernanik, errugbiko Koparen lehian. Joan den astean hasi zen ligaxka fasea, baina atsedena izan zuten trikoloreek. Alacanten jokatuko dute estreinakoa, La Vilaren kontra, gaur eguerdiko 12:00etan hasita.

Partidu gogorra daukate hernaniarrek, baina baita jokatzeko polita ere, maila goreneko taldea baita La Vila. D multzoko aurreneko partiduan 17-36 menderatu zuen Bartzelona etxetik kanpo, eta faborito da Kopan aurrera egiteko. Ezustekoa ematen saiatuko dira trikoloreak, eta aukerei eusten Landaren Bartzelonaren kontra jokatuko duten partiduan kanporaketetara sailkatzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!