Euskeraren Egunaren bueltan, aste osoko programa prestatu du Aratz Ikastolak, bihartik ostiralera bitarte. Maila bakoitzean, egunero izango dituzte jardurak, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra arte: ipuin kontaketak, Argitxoren bila zein baserrietara irteerak, tailerrak, Durangoko Azokara irteera... Ostiralean, berriz, liburutruke azoka egingo dute 16:30etan, ikastolako aterpean. Baina astearteko saioa nabarmendu dute, herri osoari irekia izango dena: Muxin eta Zapotxin pailazoen emanaldia, Atsegindegin, arratsaldeko 17:00etan hasita. Herriko familia guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratu eta pailazoekin zein Argitxorekin abestu eta dantzatzera.