Galarretako eta Errekaldeko biribilguneak batzen dituen errepidea (GI-2132) moztuta egongo da gauetan, gaurtik hasi eta ostegun gauera arte, Errekaldeko biribilgunearen eta Chillida Lekurako sarbidearen arteko asfaltatze-lanak egiteko. Horrela, gaur arratsaldeko 20:00etan itxiko dute errepidea. Aldiz, bihartik ostegunera, gauero, ezin izango da pasa bertatik, 22:00etatik aurrera. Gau guztien kasuan, berriro zabalduko da bidea goizeko 06:00etan.