Gaurkoan, Hernaniko Odol Emaile Elkarteak omenduko ditu zifra borobila lortu duten emaileak. 13:30etan jarri dute hitzordua Plazan, argazki bat ateratzeko, eta jarraian Tripontzi jatetxera joango dira bazkaltzera. 25, 40, 50, 75 eta 100 aldiz odola eman dutenen ekarpena aitortzeaz gain, aurten jubilatu direnak ere omenduko dituzte; hau da, aurten 71 urte bete dituztenak eta, horrenbestez, jada odolik eman ezin dutenak.