Astebururo bezala, bi film ikusteko aukera izango da honetan ere, Hernaniko Biteri kultur etxean. Gaur jarriko dute 'El árbol muy muy lejano', haurrentzako, 16:45etan. Eta ondoren, 19:15etan eta 22:15etan jarriko dute 'Ruega por nosotras', 16 urtetik gorakoentzat. Bihar ere izango da aukera biak ikusteko: 16:45etan 'El árbol muy lejano', eta 19:00etan 'Ruega por nosotras'. Astelehenean, azkenik, 'Ruega por nosotras' bi aldiz jarriko dute, 16:30etan eta 19:15etan.