20garren urteurrena du Kontrakantxa gaztetxeak aurten, eta egitarau potoloa prestatu du datozen hiru asteetarako, zifra borobila ondo ospatzeko.
Bihar bertan emango diote hasiera programazio bereziari, hitzaldi batekin: musika zirkuitu alternatiboak eta gaztetxeen garrantzia izango dituzte hizpide Aurka Plataformako eta Aurrez Aurre taldeko kideek, gaztetxean. Larunbaterako, berriz, kontzertu gaua prestatu dute, lau musika talderekin.
Oso zita bereziak izango dira hurrengo asteetan ere. Abenduaren 12an egingo dute urteurreneko jaialdi nagusia, baina ez da nolanahikoa izango abenduaren 5ekoa: Dezibelio Matxinada berreskuratuko dute, eta gaztetxean joko dute Hernaniko gaur egungo musika taldeek zein erretiratuek.
KONTRAKANTXAK 20 URTE
EGITARAUA
BIHAR, ostirala
18:30, Hitzaldia, gaztetxean: 'Musika zirkuito alternatiboak Gaztetxeak zertarako?'. Aurka Plataformako eta Aurrez Aurreko kideen eskutik.
ETZI, larunbata
22:30, Kontzertu gaua, gaztetxean: Bulkada, Ostikoka, Istilu eta Irati 58. Ate irekiera 22:00etan.
ABENDUAK 3, osteguna
18:00, Euskeraren Eguneko mahai ingurua Sandiusterrin, Burrunba, AEK eta Ernairekin batera. Ondoren, 20:00etan, herri argazkia Tilosetako eskaileretan, eta trikipoteoa.
ABENDUAK 4, ostirala
21:00, Bertso afaria gaztetxean, Eli Pagola eta Aitor Bizkarra bertsolariekin. Tiketak 8 euroan salgai, Txilin eta Kiden.
ABENDUAK 5, larunbata
Dezibelio Matxinada, herriko musika taldeentzako jaialdiaren itzulera, gaztetxean: Trifulka, Garraxika, BH Roja, The Mamones eta Oi Dek Oi! Sarrerak 3 euroan salgai, abenduaren 4an, 18:00etatik 19:30etara gaztetxean.
ABENDUAK 10, osteguna
Haria eten ez dadin ekitaldia, gaztetxean.
ABENDUAK 12, larunbata
Urteurreneko ospakizuna, gaztetxean.