Pasa den ostiralean (urriak 30) ekitaldi polita izan zen Karobi elkartean. Estrella Galiziak babestutako garagardo azoka antolatu zutela aprobetxatuz, afaria zein mus txapelketako sari banaketa egin zituzten, giro ederrean.
Mikel eta José León izan ziren txapelketako irabazleak, eta txapeldunordeak izan ziren Jose Javier eta Juan Antonio. Horiexek ordezkatuko dute Kartobi elkartea, Hernaniko elkarteen arteko mus txapelketan.