'Gazteak eta burujabetza' zikloak martxa hartuko du Karkaba elkargunean (Zapa kalea, 41), «gazteak bizitzarako oinarrizko sektoreetan ahalduntzeko eta gaitzeko helburuarekin».
Lehendabiziko saioa egingo dute datorren astean, azaroaren 26an. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Pineda harategiaren eskutik. Herriko komertzioetan eroso erosteko gomendioak jasoko dituzte bertaratzen direnek, kasu honetan harategietan eroso erosteko. Zalantzak argitzeko aukera ere izango da.