Nahiz eta Hernaniko errugbiko talde nagusiak partidurik ez jokatu asteburu honetan, ez pentsa Hernanin errugbirik izango ez denik. Eskola kirolako topaketa antolatu dute Landaren, gaur goizerako. Hiru txanda izango dira: 9:30etatik 10:45etara lehenengoa, 10:45etatik 12:00etara bigarrena, eta 12:00etatik 13:15etara hirugarrena.