Azaroan zehar martxan izan dira Hernani Atletismo Klubeko kirolariak. Azaroaren 1ean izan zen Donostiako nazioarteko krosaren 70garren edizioa, eta bertan parte hartu zuten klubeko hainbat korrikalarik. Horien artean, Irune Mateo Hernandezek 20 urtez azpikoetan lortu zuen bigarren postua. Bestalde, azaroaren 15ean, Kamel Ziani Krosaren zazpigarren edizioan, Ekaitz de Paco Fernandez alebinak bigarren postua lortu zuen, 1.200 metroko proban.