Neguko Liga Probintzialaren hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur Hernaniko kiroldegiko igerilekuan. 16:00etan hasiko dira probak, eta parte hartuko dute Hernani Igeriketa Taldeko 20 kidek. Horrez gain, ohi bezala, zuzendaritzako kidez eta gurasoz osatutako talde bat (15 pertsona) arduratuko da antolaketaz eta denborak hartzeaz.