Hernani Eskubaloi Taldearen neguko kanpuserako izenematea, zabalik

Julen Borreguero Fernandorena

Abenduaren 28tik 30era arte iraungo du kanpusak, eta 75 euro balio du apuntatzeak. Horrez gain, urtarrilaren 2an txapelketa bat jokatuko da.

Hernani Eskubaloi Taldetik aditzera eman dute aurten ere neguko kanpusa antolatu dutela, eta apuntatzeko aukera dagoela jada. Kanpusa izango da abenduaren 28an, 29an eta 30ean; eta horrez gain, amaierako txapelketa bat jokatuko da 2027ko urtarrilaren 2an. Kanpusa zein txapelketa izango dira Hernaniko kiroldegian. 

Alebin (kantxa osoa), infantil eta kadete mailako neska-mutilei dago zuzenduta, eta parte hartzaile bakoitzeko prezioa 75 eurokoa da (kamiseta bana ere eskuratuko dute prezio horren barruan). Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara iraungo du kanpusak, egunero, eta eskubaloian jokatzen ikasteaz gain, kanpusari amaiera emateko, abenduaren 30ean hamaiketakoa eta oparien zozketa egingo da.

Izenemateari dagokionez, aukera jada zabalik dago, eta klubeko webgunean egin behar da: hernanieskubaloia.eus. Antolatzaileek animatu dituzte herritarrak parte hartzera: «jokatu, ikasi eta bizi eskubaloia!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!