Aurten ere, ohi bezala, Hernaniko Odol Emaile Elkarteak omenduko ditu zifra borobila lortu duten emaileak. Azaroaren 28an izango da omenaldia; 13:30etan jarri dute hitzordua Plazan, argazki bat ateratzeko, eta jarraian Tripontzi jatetxera joango dira bazkaltzera.
25, 40, 50, 75 eta 100 aldiz odola eman dutenen ekarpena aitortzeaz gain, aurten jubilatu direnak ere omenduko dituzte; hau da, aurten adin jakin batera (71 urte) iritsi direnak, eta horrenbestez, jada odolik eman ezin dutenak.