Aizpea meategira irteera, Portukoek

Julen Borreguero Fernandorena

Zerainera egingo dute irteera Portuko auzotarrek, datorren abenduaren 5ean. Zehazki, bertan kokatzen den Aizpea meategia bisitatuko dute, eta ondoren, babarrun jana (umeentzat frijituak eta oilaskoa) antolatu dute. 

Horrela, goizeko 09:30etan abiatuko dira Ibarrolaburu plazatik, autobusez Zerainera joateko. Gero buelta ere autobusez egingo dute, bazkaltzeko ordurako. Izena eman behar da aldez aurretik, Pedro Marin. Babarrun janagatik ordaindu beharko dituzte 20 euro nagusiek, eta 10 euro umeek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!