Kale buelta eta bazkaria, Kalez Kale Kantarik eta San Joan konpartsak

Julen Borreguero Fernandorena

Kantu bazkaria antolatu dute Hernaniko Kalez Kale Kantarik eta San Joan konpartsak, larunbaterako. 12:00etan kale buelta egin ondoren, Zumardi jatetxera joango dira bazkaltzera 14:00etan, eta bertan omenduko dituzte Jabier Zubimendi eta Xabier Odriozola. Bazkarira joateko txartelak erosi behar dira, eta Garinen, Txilin eta Monikan salgai daudenak, 35 euroan. Menua: udazkeneko entsalada, ravioliak perretxikuekin eta idiazabal gaztarekin, karrillerak parmentierrekin edo legatza, pantxineta, postrea, edaria, kafea eta txupitoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!