1.000 euro banatu dizkie Berriakek, Urrezko Goxokia aurkitu dutenei

Julen Borreguero Fernandorena

Josetxo Iraola 500 euroko sariaren irabazlea, Amaia Arraindegiko kideekin.

500 euroko sari bat eta 250 euroko bi banatu dituzte, herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin.

 

Berriak Elkarteak 500 euroko sari bat eta 250 euroko bi banatu ditu, Urrezko Goxokia aurkitu duten hiru pertsonen artean. Azaroaren 2tik 15era bitartean, hiru urrezko goxoki ibili ziren ezkutatuta herriko komertzioetan. Bertan erosterakoan, goxoki bat hartzeko aukera izan dute herritarrek, eta urrezko goxokiren bat tokatu zaienek jaso dute saria. 

Lehenengo urrezko goxokia Izaskun Romerok aurkitu zuen, Urratsen, 250 euroko saria eskuratuz. Gero, Josetxo Iraola hurbildu zen Berriakera, Amaia Arraindegian urrezko goxokia aurkitu zuela eta, 500 eurokoa gainera. Azkenik, Katy Tenak hirugarrenarekin egin zuen to­po, Amegar Etxetresnak dendan, eta 250 euro irabazi zituen.

Ekimenarekin, Berriaken helburua da herriko merkataritza sustatzea. Horregatik, irabazle­ek sariaren zenbatekoa gastatu ahalko dute kanpainan parte hartu duten dendetan soilik.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!