Sarituak, Hernani BHIko hiru ikasle

Julen Borreguero Fernandorena

Pasa den azaroaren 8an, zientziaren astearen baitan, banatu zituzten Bilbon argazki geologikoen lehiaketaren sariak. EHUk eta zientzia fakultateko geologia sailak antolatutako XVIIIgarren edizio honetan parte hartu zuten Hernani BHIko ikasleak diren Elene Ruizek (Batxilergoko lehen saria), Wiki Majewskak (Batxilergoko hirugarren saria) eta Libe Astizek (DBHko bigarren saria), baita saria irabazi ere.

Lehiaketa horretan, geologiarekin loturiko argazki egoki bat ateratzeaz gain, azalpen geologiko zehatza ematea zen parte hartzaileen egitekoa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!