Munduko Txapelketan, Xabi Salillas

Julen Borreguero Fernandorena

Pasa den azaroaren 14an hasi zen Monacoko 8 eguneko Munduko Txapelketa. Eta bertan dabil bete-betean Xabi Salillas martxalari eta ultrafondista hernaniarra. 8 egun hauetan zehar 1,4 kilometroko zirkuituari buelta gehien ematen dizkion kirolaria izango da txapelduna. Salillasen hitzetan, txapelketan bertan egotea «garaipena da»: «Urte eta erdi daramat lasterketa prestatzen, eta oso gogorra egin zait». Gainera, adierazi du hor egotea ez dela bere garaipena soilik, eta alboan izandakoen laguntza nabarmendu du: «Eragozpenak eta bajoi guztiak sufritu dituzte nire alboan izan direnek».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!