Emozioa azken tantora arte, Hernaniko taldeen arteko palako finalean

Julen Borreguero Fernandorena

Nahia Eizmendi eta Leire Galdos nagusitu ziren, Naroa Saezen eta Garazi Eizmendiren aurka, 29-30.

 

Pasa den larunbatean jokatu zen Hernaniko kiroldegian emakumezkoen Gipuzkoako gomazko paletako lehen mailako finala. Eta finalistak izan ziren Hernaniko bi talde. Alde batetik izan genituen Nahia Eizmendi eta Leire Galdos; eta bestetik, Naroa Saez eta Garazi Eizmendi. 

Emozioz betetako norgehiagoka izan zen, eta bikote txapelduna erabaki zen azkeneko tantoan. Markagailuak 29-29ko emaitza zuela, Eizmendi-Galdos bikoteak lortu zuen azken tanto hori, eta horrekin batera txapela jantzi zuten. 

Gertuko finala izan zen, gainera. Ederki asko ezagutzen zuten elkar finalistek. Eta ez bakarrik klub bereko kideak direlako, baita aurrez aurre aritu zirelako bi ahizpa: Nahia eta Garazi Eizmendi, hain zuzen.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!