Bi hitzordu aste honetan zehar, Udazken hitzaldi zikloaren baitan

Julen Borreguero Fernandorena

Aritz Ibarra ariko da hizlari gisa, arratsalde honetan Biterin.

Gaur arratsaldean eskainiko du Aritz Ibarrak hitzaldi bat, eta etzi bestea Mikel Legorburuk.

 

Bi hitzaldi entzuteko aukera izango da aste honetan Hernanin. Hernani Errotzenek antolatutako Udazken hitzaldi zikloaren hirugarren eta laugarren hitzaldiak izango dira. 

Horrela, arratsalde honetan Biteri kultur etxean mintzatuko da Aritz Ibarra, 'Deiadarra: Aurrera begira bizi gara' izeneko hitzaldian. 19:00etan hasiko da, eta euskeraz izango da.

Bestalde, etzi (osteguna, azaroak 19) izango da Mikel Legorbururen txanda. Hura ere Biterin ariko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta eskainiko duen hitzaldiaren izenburua da 'Euskal-nafar txanponak subirautzaren ezaugarri lehenenak'. Euskeraz ariko da Mikel Legorburu bera ere.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!