Iruditan

'Faxistak kanpora' oihu artean eta Ertzaintzak lagunduta alde egin dute PP alderdiko kideek

Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta

Azaroaren 29ko Espainiar Estatuko hauteskunde testuinguruan PP alderdiak gaur Gipuzkoako kanpainari hasiera eman nahi zion Hernanin. Bertan behera utzi du, ordea, hainbat herritarrek 'faxistak kanpora' eta 'alde hemendik utzi bakean' oihuekin jaso ostean. 

Atzo gauean iragarri moduan, goizeko 11:30 inguruan heldu da Hernanira Jon Echeverría Espainiako Kongresurako PP alderdiko Gipuzkoako hautagaia. Berarekin batera beste hainbat kide, besteak beste Donostiako Udaleko PPko Borja Corominas zinegotzia. Hainbat herritarrek  'faxistak kanpora' eta 'alde hemendik utzi bakean' oihuekin jaso dituzte. Berehala Ertzaintzaren sei kotxe agertu eta polizia lerroa jarri dute.  

Jon Echeverríak berehala alde egin badu ere gainontzeko alderdikideak gelditu egin dira. Azkenean Ertzaintzak lagunduta kotxea hartu eta alde egin dute ekitaldia bertan behera utzita. 

Hernanin gertatutakoa salatu du Echeverriak berak, eta adierazi du «petardoak, arrautzak eta harriak» bota dizkietela. Berehala zabaldu da Espainiako hedabideetan.

Behin PPko kideek alde eginda, Kronikak jakin duenez, bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Hernaniko puntu ezberdinetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!