Gogoeta eta eztabaida feministen saioa izango da datorren asteazkenean (azaroak 18), Kulturarteko Plaza Feministan. Nerea Barjola, Maria Viadero eta Sheila Melcón ariko dira indarkeria matxistaren eraginak konpontzearen eta komunitatearen arduraren inguruan hizketan. 18:00etan izango da, eta bertaratu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik, izenaeman.hernani.eus atarian.