Bigarren eskuko azoka eta Azoka Ibiltaria, gaur

Julen Borreguero Fernandorena

Bi azoka izango dira gaurkoan Hernanin. Alde batetik, bigarren eskuko azoka berezia izango da Atsegindegin, 09:30etatik 13:30etara. Ohiko postuez gain, bizikletak eta bizikletentzako osagarriak ere salduko dira. Horiek saldu nahi dituenak 09:30ak arte izango du aukera materiala eramateko. Bestetik, Behemendiren Azoka Ibiltaria izango da Plaza Berrin, 09:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!