Zinema Biterin, asteburuan zehar

Julen Borreguero Fernandorena

Astebururo bezela, Biteriko pantalla haundia piztuko da honetan ere. Normalean haurrentzako zein helduentzako pelikula bana jartzen dute, baina oraingoan, gaztetxoentzako filmaren ordez, Go!azen telesailaren denboraldi berriaren lehenengo kapitulua jarriko dute, gaur eta bihar 16:45etan. Helduek, berriz, 'Sacamantecas' ikusteko aukera izango dute: gaur 19:15etan eta 22:15etan; bihar 19:15etan; eta etzi 16:30etan eta 19:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!