50 urteak elkarrekin ospatu zituzten 100dik gora hernaniarrek

Beñat Los Arcos Ayerdi

1976an jaiotako 100 hernaniar baino gehiago elkartu ziren, elkarrekin bazkaltzeko.

Elkarrekin bazkaltzeko elkartu ziren, aurreko larunbatean, 100 hernaniar baino gehiago: 1976an jaiotakoak ziren denak, eta bat eginda ospatu zuten aurten 50 urte bete dituztela.

Kontatu dutenez, topaketa berezia izan zen, «aspaldiko lagunekin berriro elkartzeko, txikitako eta gaztetako oroitzapenak gogoratzeko, anekdotak partekatzeko eta elkarrekin barre egiteko aukera izan baikenuen. 50 urte bete ditugu, baina ospatzeko gogorik ez zaigu falta!», nabarmendu dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!