Urtero bezala, Iturmendiko jentilzuloa bisitatzeko aukera eskainiko du bihar Felix Ugarte elkarteak

Beñat Los Arcos Ayerdi

Felix Ugarte elkarteko kideak, kobazulo barruan, herritarrei azalpenak ematen.

Goizeko 11:00etatik aurrera egongo dira Antziolako kobazuloaren atarian, bertaratzen direnei doako bisita gidatuak egiten. 

 

Ez dio hutsik egingo Felix Ugarte elkarteak, urteroko zitari: Iturmendiko jentilzuloa bisitatzeko aukera eskainiko diete bihar, herritarrei. Goizeko 11:00etatik aurrera egongo dira Antziola auzoko kobazuloaren sarreran, bertaratzen diren herritar eta familia guztiei toki bereziaren nondik norakoak ezagutarazi eta azaltzeko prest.

Gutxi gorabehera bi orduz egongo dira bertan, 13:00ak arte; eta tarte horretan egingo dituzte ordu erdi inguruko bisita gidatuak, taldeka. 40 lagun sartu daitezke aldi berean, eta beraz, gehiago izanez gero hurrengo txandara itxaron beharko dute zenbaitek. Alegia, denak aurreneko orduan joan beharrean, ordu ezberdinetan eta modu mailakatuan bertaratuz gero, errazago kabituko direla denak, itxaron beharrik izan gabe. Edonola ere, ohi bezala, mahaitxoa jarriko dute atarian, jatekoarekin, kanpoan geratu direnei itxaronaldia goxatzeko.

Buskando eta Iturmendi baserrietatik gertu dago kobazuloa, eta bertara iristeko, Buskandora iritsi aurreko kurban hartu behar da bidexka.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!