Sorkuntza Leihora bihar, Pakita Studioren eskutik

Julen Borreguero Fernandorena

Andrekale 41eko erakuslehioa margotuko dute, hiru ilustratzailek.

Sorkuntza Leihora izeneko ekimena antolatu dute Pakita Studion (Andrekale, 41). Bihar izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Antolakuntzatik definitu dute ekimena «sormen prozesuak ikusarazteko ekintza» gisa: «Estudioko erakusleihoan sortzaileak jarriko dira bere lana egiten, kaletik pasatzen den jendeak ikusteko moduan, beregana hurbiltzeko moduan, galderak egiteko aukera izateko moduan». Horrela, Pakita Studioko erakuslehioan sortuko da ilustrazio kolektibo bat; izan ere, estudiotik pasatzen den orok ekarpenik egin dezake, marrazten edo ideiak proposatzen. 

Ekintza hau Ilustrazioaren Astearen baitan antolatu da, Euskal Irudigileen Elkartearekin elkarlanean, eta gonbidatu bereziak izango dira. Hiru ilustratzaileen artean sortuko da pieza: Malen Pazos, Basoko Maxuxta eta Berexi Art. Horietako bat hasiko da sorkuntza lanetan, eta ordu erdi pasatzen denean, hurrengo batek jarraituko du lehenengoak egindakoaren gainean. Gero, hirugarrengoak borobilduko du obra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!