Hernaniko Kale Literaturak antolatu du ekintza berezi bat gaur gauerako, normalean ikusten ez den horietako bat. Baina horrek dakarrena zera da, originaltasuna eta, kasu honetan, seguruenik bertaratzen denak ondo pasako duela.
Zehazki, irakurraldi proposamen bat egin dute HKLko kideek: «Egin dezagun dantza eta parranda elkarrekin ongi pasatuz eta poesia batzuk errezitatuz!». Eta proposamen hori aurrera ateratzeko, izan dute Apeadero tabernaren (Andrekalen) laguntza; izan ere, gaueko 10:00etan jarriko dute DJa bertan, DJ Talo zehazki, musikaz arduratuko dena. Bitartean, dantzatzeaz gain, 16 testu irakurriko dituzte ozenki, eta amaitzean, «mikro irekia» egingo dute: norberak nahi duen testua irakurtzeko aukera izango da, «dantza eta parrandarekin zerikusia duena, noski».