Gaurko greba eguneko goizaren balorazioa zabaldu du Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak, Hernanin egindako piketeak eta kalejirak nabarmenduz. Adierazi dutenez, «espekulazioaren amaiera aldarrikatu da gaurko egunean».
Honela dio komunikatuak:
Greba Orokor egunean goizean goizetik etxebizitzaren eskubidea berma dadila galdegiteko kalera atera dira grebalariak. Hernanin 5:30etan elkartu dira Gudari plazan, eta aurreneko ekintza moduan Zikuñaga auzorako alderako bidea hartu dute.
Etxebizitzaren negozioaren aurkako oihu artean bertako papertegi aurrean bide-mozketa egin dute eserialdi baten bitartez enpresaren turno aldaketa jo arte; ertzaintza ere bertara gerturatu da lehenengo momentutik. Aldarrikapena jarraituz, Urbieta kalera gerturatu eta Santander eta La Caixa bankuak seinalatu dituzte. Piketeak herritik barrena jarraitu dute, herritar zein komertzio ezberdinek grebarekin bat egiteko deia eginez.
Horregatik, hiru ideia nagusi hauek azpimarratu dira greba orokor honetan: espekulatzaileak espropiatzea, espekulazioa debekatzea eta behar sozialen araberako planifikazioa. Neurri horien bitartez soilik jarriko bailitzateke etxebizitza eskubidea guztiontzako bermatzera bidean.
Greba orokor honen antolakuntzan zein egunean bertan izan diren mobilizazio eta ekimen guztietan parte hartu duen herritar ororen ekarpena eskertu nahi genuke, eta era berean, greba eskubidea ukatu zaien langile guztien egoera salatu.