Etzi (larunbata, azaroak 14) Bilbon izango den manifestaziora joateko deia egin die herritarrei, Hernaniko EH Bilduk. Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko futbol partiduarekin batera, «gure etxea, gure eskubideak eta gure etorkizuna» defendatuko dituzte. Autobusak jarriko dituzte Hernanitik, 15:00etan abiatzeko eta manifestazioaren amaiera edo, nahi izanez gero, partiduaren ondoren bueltatzeko (10 euroan). Izena emateko aukera dago Garinen eta Kiden.