Jakina denez, Xabi Solano ereñotzuarra protagonista izango duen 'Aitaren hauspoa' antzezlanaren estreinaldia egingo da urtarrilean. Aurkezpenean iragarri ziren bi emanaldi: Biterin, urtarrilaren 20an eta 21ean. Horientzako sarrerak agortu dira jada, baina beste bi emanaldi egingo direla aditzera eman dute, urtarrilaren 23an eta 24an. Sarrerak salgai daude, kultura.hernani.eus atarian.