Kabalgata antolatzeko bilera, gaur Biterin

Beñat Los Arcos Ayerdi

19:30etan jarri dute hitzordua Biterin, eta bertara gonbidatu dituzte parte hartu nahi duten guztiak.

 

Herritar talde batek hartu zuen ardura, joan den urtean, Hernaniko Errege Kabalgata antolatzeko; eta hasitako ibilbideari segida emango diote aurten: ez da kabalgatarik faltako urtarrilaren 5ean.

Horretarako, bilera irekia deitu dute gaurko. Biterin jarri dute hitzordua, iluntzeko 19:30etan, datorren urtarrileko Errege Kabalgataren antolaketaz aritzeko. Parte hartu nahi duten herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bilerara bertaratu eta antolaketan parte hartzeko. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!