Gipuzkoako txapeldun Hernaniko kadete zein jubenil mailako esku pelotariak, Donostiako Atanon

Julen Borreguero Fernandorena

Hernaniko bi bikote txapeldunak, Atano IIIan.

Gomazko paletan, finalerdia irabazi zuen Nahia Eizmendi-Leire Galdos bikote hernaniarrak.

 

Gipuzkoako txapeldun izan ziren Hernaniko kadete zein jubenil mailako esku pelotariak, pasa den asteburuan Atano IIIan. Ekhi Galdos-Hegoi Zabala bikoteak menderatu zuen Behar Zana, 22-12, kadeteen lehen mailan. Jarraian, jubenilen lehen mailan, Ekhi Osesek eta Lier Zugastik ere menderatu zuten talde bera, 22-17.

Bestalde, finalerdiak jokatu zituzten pasa den astean Hernaniko neskek, binakako gomazko paletan. Lehen mailakoek, Nahia Eizmendik eta Leire Galdosek, 30-13 irabazi zuten finalerdia, Intxurreren aurka, eta finala jokatuko dute, Hernaniko Garazi Eizmendi eta Naroa Saezen aurka. Eta Hernaniko kiroldegian jokatuko dute finala, etzi (larunbata, azaroak 14), eguerdiko 12:00etan. Aldiz, bigarren mailakoek, Maddi Iriondok eta Lorea Luluagak, galdu egin zuten finalerdia, 30-28 Iruleaken kontra.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!