Errege Kabalgata antolatzen hasteko bilera, ostegun honetan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Iluntzeko 19:30etan jarri dute hitzordua Biterin, eta bertara gonbidatu dituzte Errege Kabalgatan parte hartu nahi duten guztiak.

Herritar talde batek hartu zuen ardura, joan den urtean, Hernaniko Errege Kabalgata antolatzeko; eta bere ibilbideari segida emango diote aurten: ez da kabalgatarik faltako urtarrilaren 5ean.

Horretarako, bilera irekia deitu dute ostegun honetarako. Biterin jarri dute hitzordua, iluntzeko 19:30etan, Errege Kabalgataren antolaketaz aritzeko. Parte hartu nahi duten herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bilerara bertaratu eta antolaketan parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!