Errigorako saskiak eskatzeko epea zabalik, eta Zilegi Eskolaren saioa bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi

Martxan da Errigoraren aurtengo kanpaina, 'Sustraitik espaziora' leloarekin; eta Hernaniko AEK euskaltegiak jakinarazi duenez, azaroaren 12ra arte dago zabalik saskiak eskatzeko epea. Hilaren 27an banatuko dituzte AEKn bertan, eta eskaera egitean jasoko dituzte xehetasunak herritarrek.

Bestalde, bihar goizean Zilegi Eskolaren saioa egingo dute Hernanin bertan, 'Zuhaitzak ezagutzen: espezie inbaditzaileak'. Goizeko 09:30etan hasita, ibilaldia egingo dute Karabelgo zubitik abiatuta, Landare aldera. Euria eginez gero, atzeratu egingo dute saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!