Etxetik kanpo jokatuko du Hernanik, bihar, errugbiko Ohorezko Elite Mailako seigarren partidua. Valentzian ariko da goizeko 11:30etan, Quatre Carreres zelaian, Les Abellesen kontra. Sailkapeneko azkenekoa da talde valentziarra, baina estu hartu ditu Bartzelona edota Sant Cugat, besteak beste, eta ez da partidu erraza izango trikoloreentzat. Edonola ere, garaipenaren bila joango dira.