Martxa ederra hartu du Hernaniko Xake Txapelketa Herrikoiak, eta laugarren jardunaldia izango du biharkoa, arratsaldeko 16:00etan hasita, Kixkal tabernan. 15 partida jokatuko dira denera: Javier Oliva/Iosu Used, Sergio Lanz/Magi Ijurko, Julian Romero/JR Altuna, Joxe Markos/Oxan Altuna, Ibon Ramos/Aitor Ortiz, J.Goikoetxea/Natxo Used, Hugo Lanz/Asier Eizagirre, Ainhoa Herrero/JM Berrotaran, Imanol Esnal/Mikel Lukas, Guillermo/Josu E., Yanyo Pavon/Juankar, Ainhoa Azpeitia/Gorka Sesma, Mikel Otxoto/Julen Lizaso, Alberto/Juan, eta Iker Goikoetxea/Lander Lujanbio. Sailkapeneko buru dira Iosu Used eta Javier Oliva (3 puntu), aurreneko hiru partidak irabazita; eta 2,5 punturekin daude Sergio Lanz, JR Altuna eta Magi Ijurko.