Pasa den astelehenean hasi zen Mendizale Astea, eta gaurkoa du azkeneko eguna, nahiz eta azaroaren 15ean borobilduko duten, bazkide egunaren baitan egingo duten irteerarekin. Gaurkoan, halere, gaztetxoek izango dute aukera, 18:00etan Biterin, irteeretako argazkien bilduma ikusteko, eta dominak ere banatuko dizkiete. Ondoren, bestalde, XLVII. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa egingo dute, baita elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudien proiekzioa ere, 19:30etatik aurrera. Horiez gain, 'Mendiriz Mendik 80 urte' erakusketa dago ikusgai Biteri kultur etxean bertan.