'Hiruma' izeneko soinu-esperientzia eskainiko dute gaur Latxunbe Berrin, arratsaldeko 19:00etan. Sananda Yoga lokalean izango da (Latxunbe Berri, 2). Sarrera doakoa da, baina borondatezko diru-ekarpenak egin daitezke. Bertaratzen direnek disfrutatuko dute gong, danbor, ahots eta katilu soinuekin sortutako musikaz.