Udazkeneko kontzertua, Hernaniko txistulariek eta Dakapo abesbatzak

Julen Borreguero Fernandorena

Gaur iluntzeko 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

 

Udazkeneko kontzertua eskainiko dute gaurkoan Hernaniko Herri Musika Elkarteko txistulariek, Hernani Musika Eskola publikoko Dakapo abesbatzarekin batera (Amaia Aldalurren zuzendaritzapean). Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian, eta lagun izango dute Iñar Sastre piano jolea. Doakoa da sarrera.

Hernaniko txistulariek emango diote hasiera emanaldiari, eta berotzen hasteko, hiru abesti interpretatuko dituzte. Ondoren, Dakapo abesbatzak hartuko du lekukoa, eta beste lau pieza abestuko ditu. Azkenik, bi taldeak batera ariko dira, kontzertua borobiltzeko, eta interpretatuko dituzte zazpi obra.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!