Gipuzkoako semifinala jokatuko dute gaur Hernanin, Nahia Eizmendi eta Leire Galdos palistek

Beñat Los Arcos Ayerdi

Leire Galdos (ezkerrean), Amaia Irazustabarrenaren kontrako partidu batean.

Iluntzeko 20:00etan hasiko da jaialdia, eta CD Hernaniko bikoteak Intxurre izango du kontrario, lehenengo mailako finalera sailkatzeko.

Finalerako txartela izango dute jokoan gaur, etxean, CD Hernaniko Nahia Eizmendi eta Leire Galdos palistek. Gipuzkoako lehenengo mailako semifinala jokatuko dute, Intxurreren kontra, iluntzeko 20:00etan hasita Hernaniko kiroldegian.

Jaialdi berean, ondoren, mutilen hirugarren mailan, ligaxkako azkeneko partidua jokatuko dute Erdoziak eta Apaolazak, Danok Baten kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!